XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Aurreko zatian esandako aintzin-ordainketa eta atzerapen hoiek, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak jarri dezan diru-saria izango dute.

4. Kondaira-Lurralde bakoitzari dagozkion eta Autonomia-Estatutoaren 41.2.d) Atalean adimugatzen den Erresumarentzako orotariko Kupoa osatzen duten Erresumarentzako Kupoak indarrean dagoen Ekonomia-Itunean jarritako arau eta bideen ariora izendatu eta hainbatu ondoren, Foru-Diputazioek dagozkien ordainketa-manuak egin eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak orotariko Kupo hori Erresumari ohartemandako epetan ordaintzea egingo da, Jaurlaritzaren arioz nahiz Foru-Diputaziotako batek eskatuta egin daitezen atzerapenen-eskea kaltetan gabe.

26garren Atala

Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, Foru-Diputazioen ekarketen garbitasuna egiteko noiz-nola egoki deritzen irizpide edo arauek jarri ahal izango ditu.

27garren Atala

1. Eusko Jaurlaritzak eta Foru-Diputazioek dirua maileguz urtebeterako edo gehiagorako hartu ahal izango dute, hori egiteko modua dena dela, bakoitzak bere agintepide-eremuko diruezarketa-gastuen dirubidetarako, ez bestetarako.

Halaber, urtebete baino epe laburragorako maileguak ere hartu ahal izango dituzte bere behin-behingo dirueskuarte-beharrei erantzuteko.

2. Eusko Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen urtebetetik gorako maileguen bidez zorpetzeko ahalmenak honako muga hauek izango ditu: